Txantxangorri Elkarteak antolatuta, Plater Tiroko Txapelketako hirugarren tiraldia jokatu da asteburuan Santa Barbaran. Foso Unibertsal modalitatean lehiatu ziren eta Cristobal Barragan izan zen onena, 25etik 25 jota. Oskar Redondok, J. Manuel Loinazek eta Asier Tejadak 24na jo zituzten. Sailkapen orokorrean, Oskar Redondo doa aurretik 52 punturekin. Hurrengo tiraldia Trap Bikoitza dute, maiatzaren 15ean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!