Modu alaian, euskera lan munduan bultzatzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 28a, 02:00

Buruntzaldea osatzen du­­­­­­ten sei Udalek, hau da, Her­nani, Andoain, Astiga­rra­ga, La­­­sarte-Oria, Urnieta eta Usur­­bilek, kanpaina berri bat ja­rri dute martxan lan mundu­an euskera bultzatzeko. Ezetz Asmatu bost gezur borobilak joko interaktiboa, hain zuzen. Eus­kera Zer­bi­tzuetako ordezkari­ek azal­du dutenez, joko honen bidez, Hizkun­tza-kudeaketaren onurak herri­tarrei modu alai­an erakutsi nahi dizkiete.

Saria: euskera erabili eta
aberasteko joko bat

Buruntzaldeko herrietako to­ki ezberdinetan, hala nola, in­dustriguneetan, ikastetxeetan, euskaltegietan, sindikatuetan eta euskera elkarteetan parte hartzeko fitxak egongo dira, 5 gezurrak as­matu eta zozketan parte hart­u izenekoak. Parte har­tzaileak maiatzaren 27ra arte izango du aukera fitxa bete eta herri bakoitzeko Euskera Zerbitzuan entrega­tzeko. Ba­koitzak, erantzunaz gain, izen-abizena, eta harremanetarako telefonoa eman behar­ko ditu fitxan.
Sariari dagokionez, euskera erabili eta aberasteko joko bat banatuko da herri bakoi­tzeko asmatzaileen artean. Maiatzaren 28an aukeratuko dira saridunak. Ondoren, telefonoz deituko zaie, irabazi dutela jakinarazteko, eta saria noiz eta non emango zaien gogorarazteko. Antolatzaileek parte har­tze­ra animatzen dituzte herritarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!