Lehenengo kanporaketa ostiralean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 28a, 02:00

Hernaniko bi bertsolari talde lehian izango dira ostiralean; izan ere, 30garren Gipuzkoako Eskolarteko Ber­­tso­lari Txapelketako lehenengo kanporaketa jokatuko da. Sa­ioa  Bitari kultur etxean izango da arratsaldeko 15:00etan.
Aurtengo txapelketan bi maila bereiziko dira. Batetik 14 urte arteko gaztetxoak taldeka arituko dira, eta bestetik 14tik 18ra bitartekoak, banaka.
Hernaniko lehenengo kan­­poraketa horretan parte hartuko dutenak 14 urte arteko gaztetxoak izango dira eta nagusiak aurreragoko kanporaketa bat­ean sartuko dira txapelketan.
Horrez gain, bertso eskolako kideek bertsopaperen txapelketan parte hartuko dute.

Finala Lezon
Maiatzaren 28an

Hernaniko kanporaketak Es­ku­aldetako sailkapen fa­seari emango dio hasiera. Ordi­zian, Arrasaten eta Az­koitian jokatuko dira beste kanporaketak, eta onenak Lezoko finalera pasako dira.  Gazte­txoen artean lau talde onenak pasako dira finalera, eta 14 urtetik 18 bitartekoen artean, 8 bertsolari izango dira finalean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!