Gipuzkoa mailako mobilizazio eguna etzi

Kronika - Erredakzioa 2010eko apirilaren 27a

correos-etan, grebak eta manifestazioak izango dira aste honetan, Espainiar Esta­tuan. Gipuzkoako herrietan, tartean Hernanin, ostegunerako deitu dute mobilizazio eguna. Goizeko 11:00etatik 17:00etara greba egingo dute posta zerbitzuan eta manifestazioa ere izango da Donos­tian. 13:00etan abiatuko dira Urdaneta kalean dagoen Correos-eko Bulego Nagusi­tik. Mobilizazioak CGT, CCOO, CSIF, SL, ESK eta STA-I sindikatuek deitu dituzte, hau da, sektore horretako %70 baino gehiago duen ordezkaritza sindikalak. Azal­du dute mobilizazioak egitearen arrazoia Madrilgo Gober­nuaren borondate falta dela, «Posta Zerbitzu Publiko bat eta 65.000 lanpostuak berma­tzeko Europako direktibak 2011 urterako ezartzea aurreikusten duen Posta Libera­lizazioaren aurrean». Sindika­tuek moratoria bat (epea lu­za­tzea) eskatzen dute eta lan baldintza duinak sektoreko langileentzat. Mobi­li­zazioak martxoan hasi zi­ren eta ekainera bitarte luzatuko direla azaldu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!