Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mañel Aizpurua, Olatz Altuna eta Maitane Danborena igerilari hernaniarrak Malagan izan dira Espainiar Estatuko Open Absolutoa jokatzen eta gustora daude lortutako emaitzekin; izan ere, lehenengo 15en artean ibili dira hirurak. Gainera, txapelketa opena izan da, hau da, irekia, eta estatutik kanpoko eta maila haundiko igerilari askok hartu dute parte. Horrez gain, txapelketa hori izan da bainujantzi magikorik gabe jokatu den lehenengoa. Dudak baziren nolako eragina izango ote zuen eta esperientzia positiboa izan da igerilari hernaniarrentzat. Altunak 50m libre frogan 6garren postua lortu du eta 100m librean, 15garrena. Aizpuruak 100m librean 10garren postua egin du eta 200m librean 14garrena; Danborenak, berriz, 50, 100 eta 200m bizkar frogetan, 13, 14 eta 15garren postuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!