Izokin txikiek itsasora egiten duten migrazioa kontrolatzeko gunea jarri dute Urumea ibaian, Hernanin. Gunea jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta IKT-ko teknikariek (Nekazal Ikerketa eta Teknologia).
Gunea Zikuñagako paper fabrikako presa txikian jarri dute, eta lortu nahi da espezie honek Urumea ibaina egiten dituen migrazio-mugimenduen informazioa hobetzea. Foru Aldundiak jakinarazi duenez, ekintza aintzindaria da Euskadin.
Tranpa mugikor txikia
Gune berriarekin, urrats berri bat eman da izokin atlantiarra euskal ibaietan birsartzeko. Gunea tranpa mugikor txikia bat da, eta honekin lortuko dutena da izokinen populazioaren informazioa zabaltzea.
20.000 izokin urtero
Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1993 urtean hasita, 20.000 izokin gazte askatu ditu urtero. Helburua da, izokinaren populazio naturala indartzea eta susperraldian laguntzea.
Gune berri honekin berriz, jakingo da ale hauetako zenbatek lortzen duten bizirautea eta itsasora ateratzea.
Foru Aldundiak adierazi duenez, izokin gazteen ikerketa 2011ko ekainean bukatuko da, eta birtartean, kontaketa astean behin egingo dute.