Txantxangorri elkarteko tiratzaileek zita dute gaur, Santa Barbaran, txapelketako hirugarren tiraldian. Foso Unibertsal modalitatean lehiatuko dira, 25 platereko serieetan, goizeko 10:30etatik aurrera. Izena emateko epea 11:30etan bukatuko da.
Txantxangorriko txapelketa bost tiralditara jokatzen dute, aldiro modalitatea aldatuz, eta gaurkoa dute hirugarrena, foso unibertsalekoa. Hurrengo tiraldia Trap Bikoitza dute, maiatzaren 15ean, eta azkena, bosgarrena, Ehiza Ibilbidea, uztailaren 24an.
Urdanpilleta eta Redondo irabazle, aurreko tiraldietan
Bi tiraldi jokatu dira orain arte, eta honakoak dira irabazleak: Mini Fosoan, Iñaki Urdanpilleta; eta Trap Amerikanoan Oscar Redondo.