«Langileko proiektua» aldarrikatu zuten atzo. Berriz ere bete egin zituzten Hernaniko kaleak Langileko guraso, ikasle, ikasle ohi eta langileek. Oraingoan ospakizun eguna zuten: Gasteizko Parlamentuak eskatu du Hernaniko DBHko ikastetxeen fusio prozesutik kanpora uzteko Langile, gurasoek hori nahi badute. Parlamentuaren erabaki hori ospatzeko antolatu zuten batez ere festa: «hori lortzeko lan asko egin dugu, eta gogorra izan da. Hori ospatu beharra zegoen». Festa giroa hartu zuen beraz Plaza Berrik atzo eguerdian. Aldarrikapenerako ere izan zen atzoko eguna. Oraindik bide luzea geratzen dela adierazi zuten Langileko kideek, eta Langileko 2-16 proiektu singularra eskatu zuten. Manifa-Festa kaleetan barrena egin, eta Plaza Berrin bukatu zuten festa, 1.000 pintxo prest baitzituzten bertan. DBHko 2.mailako ikasle batek bertsotan adierazi zuen Plaza Berrin bildutakoen ideia: «Ez nuke nahi Langileko eskela Kronikan ikusi».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!