Txistu hotsa, zabal entzungo da gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 25a, 02:00

Diana eta dantzaldia goizean Plaza Berrin, eta kalejira arratsaldean, kalean; tartean, herri bazkaria, Tilosetan; hori gaurko egitaraua. Atzoko txapelketako irabazleak: banaka Sorazu eta Erro; taldeka Iruña.

Txistua auzoetara iri­tsi­ko da gaur,  egun guztian To­paketak baitituzte Txistula­riek; Herna­ni­koek eta ingu­rukoek, bai bai­tira kanpotik etorriko direnak ere. Diana eta dantzaldia di­tuz­te goi­zean; eguerdian herri baz­karia; eta arratsaldean kale­jira.

Gaurko giroa, dena dela, atzotik berotua dator, txis­tulari gazteen txapelketa izan baitzen Hernanin, Eus­kal Herriko txis­tulari gaz­te­rik onenak biltzen dituena. Txapeldunak, Alain Sorazu, Martin Erro, eta Iruña.
Txistua, gaurko intrumentu

Txistu batean, eta txistu hots batean, abiatuko da diana, goizeko 10:00etan puntuan, kaleak alaitu eta herria esna­tzera. Kaxkoan eta auzoetan izango dira dianak. Eguer­diko 12:30etan dantzaldia egingo dute, Plaza Berrin (egu­raldi txarra bada Atse­gin­degin). Ondoren bazkaria egingo dute, haus­poak in­dar­berritzeko 14:00etan San­ta Barbara elkartean; eta arra­­tsaldeko 18:00etan kale­jira, herria alaitu, kaleak giro­tu, eta jendea gozatzeko. Bada festa, beraz, gaur Hernanin.

Txapelketa jendetsua, atzo
Euskal Herri osoan izena hartzen ari den txapelketa da Hernanikoa, atzo seigarren urtez jokatzen zena. Parte hartzaile asko, eta sarituak bederatzi: sei, banaka; eta hiru taldeka.

Banaka, gaztetxoetan or­de­­nean: Alain Sorazu, Iker La­rrau­ri, eta Unai Montori. Ba­na­ka, gazteetan: Martin Erro, Ainara Martinez, eta Iñaki Azpeitia. Taldeka: Iruña, An­txieta, Donostia Gazte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!