Igerilari hernaniarrak Espa­iniako txapelketan asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 24a, 02:00

Ostegunean hasi zen ige­riketako Espa­in­iako Ireki Ab­solutua, Ma­la­gan. Mañel Aiz­pu­rua, Olatz Altuna eta Maitane Dam­bo­rena ari dira parte har­tzen txapel­keta ho­netan eta orain arte nahiko paper ona egin dute. Txapelketa inter­net bidez ikusi daiteke www.rfen.es he­lbidean.

Mañel Aizpurua, Olatz Al­tuna eta Maitane Damborena igerilari hernaniarren denboraldia punturik garrantzitsuenetakora hel­tzen ari da egun hauetan. Asteburu honetan eta hurrengoan jokatuko di­tuzte Espainiako Igeriketa Open Absolutua eta Ohorez­ko Mailako Estatuko Klu­ben Kopa hurrenez hurren, denboraldiko helbururik nagusienetakoak direnak.

Igandera arte Malagan
Estatuko onenekin lehiatzen

Ostegunean hasi zen Mala­gako txapelketa eta igandera arte egongo dira Anda­luziako hirian konpetitzen. Orain arte Olatz Altunak lortu du markarik onena, libre estiloan 50 metroko proban seigarren sailkatzea lortuta. Mañel eta Maitane be­raien disziplinetan B finaletara iritsi dira. Lehe­nen­goak laugarren amaitzea lortu zuen libre estiloko 200 metroetan, eta Maitanek bosgarren egin zuen distantzia berean, baina bizkar estiloan.

Buru belarri entrenatzen
Txapelketa honetara ahalik eta forma onenean iristeko intentzioz, igerilari hernaniarrak buru belarri aritu dira en­­trenatzen azken hilabeteetan. Mañel Aizpurua, adibidez,  Font Romeun entrena­tzen aritu da azkeneko asteetan, bertako errendimendu al­­tuko zentruan. Eliteko kirolariei zuzendutako zentru ho­ne­tan, alturan entrenatzeko aukera izan du bere pres­takun­tzari azkeneko ukitua emateko.

Zaragoza eta Madrileko
testetan oso ondo

Lehengo astean Zaragozan eta Madrilen izan ziren Malagako zita garrantzitsu honetarako bere burua probatzekotan. Bertan, Espainiako irekian izango dituzten aurkari gogorrenen kontra lehiatzeko aukera izan zuten, eta emaitza oso onak lortu zituzten. Beraz, Mañel Aizpu­rua eta Olatz Altunak, beraien disziplinetan  Malagan  aurreneko postuetan sailkatzeko aukerak dituztela uste dute.   
Maitanek, berriz, orain dela hilabete bat jokatu zuen bere adinekoentzako Espai­nia­ko Txapelketa eta emaitza bi­kainak lortu zituen. Ma­lagako adin guztientzako txapelketa honetan parte hartzen ari da baina bere helburuak oso bestelakoak dira beste bi igeri­­lari her­na­niarrekin alderatuta. Mai­­tane presiorik gabe dijoa Malagara, horrelako txapelketetan esperientzia pila­tzea izan­go du helburu nagusitzat eta ahal badu eta bere mailarik onena emanez gero, agian final baterako sailkatzea lortzeko esperantza du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!