Ezindutako adinduak zaintzeko psikologikoki prestatzen erakutsiko dute

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 24a, 02:00

Laugarren urtez jarraian, ikastaroa antolatu dute ezindutako adinduak etxean di­tuzten familentzat. Ikastaroa Ingema Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du, elkarlanean.
Aurtengo ikastaroaren izenburua da Norberaren zaintza: zaintzeko zaindu zaitez. Bertan, familiarrei erakutsiko diete psikologiko prestatzen ezindutako adinduak zaintzeko. Eraku­tsiko dute egoerari psikologikoki aurre egiten, zein estrategia erabili, zaintzan izaten diren zailtasunak bidera­tzen eta abar.

Ikastaroa datorren astean
Ikastaroak astebeteko iraupena du, eta datorren aste osoan emango da, hau da, apirilaren 26tik 30era. Ikastaroa Biteri kultur etxean izango da, arra­tsaldez, 15:00etatik 17:00etara.
Izena eman nahi duten familiarrek Hernaniko Osa­sun eta Ongintzarako Udal Patronatura deitu behar dute, 943 557 854 telefonora.
Horrez gain, Ongintzako Patronatuak jakinarazi du ikastaroaren berri ematen duen gutuna bidali dietela adineko pertsonak zaintzen dituzten senitartekoei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!