Munduaren zaporea Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 24a, 02:00

Jaia, eguerdiko 12:00etan ha­siko da, eta Plaza Berrin egingo da (eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin). Bertan herrialde askotako mokadu goxoak egongo dira; horien artean, Ekuador, Maroko, Ko­lon­bia, Kuba, Nikaragua, Ar­gent­ina, Txina, Peru, Bolivia, Honduras, Txile zein Mol­da­viakoak. Proba daitezkeen pla­teren artean, Kubako congri-a, Marokoko kus-kus-a, Kolonbiako arroza oilaskoarekin, janari txinatarra eta Argentinako mate-a aurkitu daitezke, besteak beste. Plater horiek guztiak, Her­naniko etorkinek egingo di­tuzte. Janaz gain, zer edan ere izango da, eta hau guztia es­kuratzeko prezio sinbolikoa duten txartelak salduko dira bertan. Bestetik, Musika Es­ko­lako kideek alaituko dute giroa euren musikarekin. Antolatzaileen esanetan, ekitaldiak duen helburu nagusia bazter askotako platerak dastatzea da; eta honekin batera, kohesio sozialean aurrera pausuak ematea, el­kartasuna zabaltzea, eta diskriminazioa ukatuta eskubideen berdintasuna jorratzea.

Jai solidarioa
Munduko leku ezberdinetatik etorri eta Hernanin bizi den jendea izango da igandeko protagonista. Hernanin, atzerritar asko dago; gehiengoak, latindarrak dira. Horien artean gehienak Ekuadorretik etorritakoak dira, 149 hain zuzen ere. Bestetik, marokoar ugari ere bizi da Hernanin, zehazki 127. Hauek, eta baita beste herrialdeetatik etorritakoek ere (Kolonbia, Kuba, Nika­ragua, Argentina, Txina, Peru, Boli­via, Honduras, eta abar) sukaldari jantzia hartu eta euren herrialdeetan dasta daitezkeen plater goxoak prestatuko dituzte igandean. Antolatzaileek adierazi nahi izan dute, jai gastronomikoan parte hartzea ere, elkartasun keinua dela, jendea ezagututa, elkartasuna bultzatzea lortzen baita. Hori dela eta, Amher-etik jendea parte har­tzera bul­tzatu nahi dute; ho­rrela, Hernanin bizi diren etorkinei onarpena eta elkartasuna erakusteko. Esan bezala, herrialde as­kotako jendea Hernanira etorri da bizitzera, arrazoi ez­berdinak direla eta. Hauetako bi protagonisten istorioa ezagutu dugu, eta igandean prestatuko duten errezetari buruz ere, datu ba­tzuk eman dizkigute. Bata, Silvia da, ekuadortarra; eta bestea, Fatima, ma­ro­koarra. Biek azpimarratu du­te Hernaniko AMHER elkartekoek (eki­­taldiko antolatzaileek) as­ko lagundu dietela, arlo askotan; batez ere, Hernanira iritsi berritan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!