Joan den aste osoan zehar patchwork erakusketa izan zen Udalean. Bertan izan ziren ikusgai sei emakumek (tartean Mari Carmen Sieso eta Mertxe Iraola hernaniarrak) eskuz egindako lanak. Erakusketan, seien artean egindako manta bat jarri zuten zozketan eta manta horrek badu dagoeneko jabea: Pakita Errazkin hernaniarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!