Langile Ikastolak Manifa-Festa antolatu du gaur Gasteizko Parlamentuak joan den astean hartutako erabakiaren ondotik. Langilek azaldu du errebindikazioa eta festa egin nahi dituztela, nahiko arrazoi badutelako baterako eta besterako.
Manifa-Festa 12:00etan hasiko da Plaza Berrin. Errebindikazioa eta festa nahasian egingo dute, hau da, kale buelta, trikitilariak, bertsolariak, pintxoak, barrikotea...
Parlamentuaren erabakia ospatuz
Gasteizko Parlamentuak Langileko gurasoen borondatea errespetatzeko eskatu zuen joan den astean, eta Hernanin egitekoa duten fusio prozesutik kanpora geratzeko eskubidea emateko, beraiek hala nahi badute. Horren aurrean antolatu du Langilek Manifa-Festa, Parlamentuaren erabakia ospatzeko, eta Hezkuntza Sailari eskatzeko, erabakia berriz planteatu dezala.