Azken zalantzak argitzeko bilerak datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 24a, 02:00

Hernaniko Udalak auzoz auzo­ko bilera erronda antolatu du he­rr­i­tarren azken zalantzak argi­tzeko. Bilerak irekiak izango d­­­i­ra, edozein herritarrek hartu de­zake par­te. Hizlarien artean Usur­bilgo Jarraipen Batzordeko kide bana egongo da eta Usu­r­bi­len asmatu dituzten truko eta irtenbide praktikoak azalduko di­tuzte. Udaleko ordezkari bana eta Atez Ateko bulegoko kideak ere izango dira. Hona­koa da egutegia: astelehena 26, 19:00etan, Haur Eskolan, Eliza­txo Ikastolan eta Zikuñaga es­ko­la zaharrean. Asteartea 27, 17:00etan, Goiz Eguz­kin; 19:00e­tan, Oialumen eta Kara­bel auzo elkartean. As­te­­az­kena 28, 19:00etan, Ereño­tzu­ko apaizetxean, Gabriel Cela­ya ikas­­tetxean eta Biterin. Oste­gu­na 29, 19:30etan, Sandiuste­rrin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!