Langabeziak behera, aspaldiko partez

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 23a, 02:00

Inoiz ez da txarra izaten langabezi datuak jaitsi egin direla entzutea, eta gutxiago, jendea krisiaz hainbeste ari den honetan. Hernanin langabeziak behera egin du, eta hori izan liteke konfirmazioa, gorako joera apaltzen ari zela esaten zuena. Orain­dik, hala ere, 1.140 langabetu daude Hernanin, aspaldiko gehiena; iaz garai honetan baino 174 gehiago, eta azken trimestrean baino 67 gehiago.
Zerbitzuetan dago langabetu gehien, 699 hain zuzen; industrian 258 daude; eraikuntzan 136; nekazaritzan 7.

Mila langabetutik gora,
2009ko abuztutik

Mila langabetutik gora dau­de Hernanin, azkeneko zor­tzi hi­la­beteetan. 2009ko abuz­­­tuan iri­tsi zen kopuru horretara (1.008 langabetu), eta ez da jai­tsi oraindik. Lehengo hilean, otsailean, jo zuen goia kopuruak, 1.144, eta martxoan behera hasi da.

Gipuzkoan 41.679 langabetu, otsailean baino gehiago

Estatuko Enpleguaren Zer­bi­tzu Publikoak (SPEE, lehengo INEM) emandako datuen arabera, Gipuzkoan igo egin da langabezia, gutxi bada ere (otsailean baino 216 langabetu gehiago daude); guztira 41.679 langabetu. Kontratu berriak 17.142 izan dira.

Kontratu berriak gora
Hernanin, kontratu berri ko­pu­ruak gora egin du. Kon­tra­tuei dagokienez, 389 kontratu be­rri izan dira martxoan, otsailean baino 18 gehiago, eta joan den abenduan baino 29 gehiago. Eta igoera nabarmena izan da iazko martxotik, 108 kontratu ge­hiago izan dira aurten. Egin diren kontratu gehienak denboraldi batekoak izan dira, 361; eta zerbitzuen alorrean egin dira gehien, 290.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!