«Argiguneak ikusten hasi gara, eta biharko festa, hori ospatzeko da»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 23a, 02:00

Langileko gurasoen bo­rondatea errespetatzeko es­­­k­a­tu zuen joan den astean Gas­teiz­ko Parlamentuak, eta Her­na­nin egitekoa duten fu­sio pro­zesutik kanpora ge­ratzeko eskubidea emateko, berak hala nahi badute. Par­la­men­tuak Gobernuari egindako es­kaera da hori, alderdi politiko gehienek babestu zutena, PSOE-EE eta UPyD alderdiek izan ezik.
Horren aurrean, Langilek Manifa-Festa antolatu du, Par­la­mentuaren erabakia os­pa­tze­ko, eta Hezkuntza Sai­lari es­­katzeko, erabakia be­rriz plan­teatu dezala.
Manifa-Festa 12:00etan da, eta errebindikazioa eta festa nahasian izango ditu: kale buelta, bertsolariak, pintxoak, globoak...

«Argudio politikoak ditugu orain, pedagogikoez gain»
«Irribarrea eta poza» nagusi direla azaldu zuten Lan­gi­le­ko kideek, Parlamentuaren gehiengoak babesa emateak «argudio politikoak» ematen dizkielako, «argudio pedagogikoez gain». «Gober­nuak ezin dio bizkarra eman Par­lamentuaren eskaera honi, eta eskatzen diogu erabakia berriz aztertu dezala». Her­nanik DBHko bi proiektu izan ditzakeela defendatu zuten atzoko prentsaurrekoan, eta horren alde egingo dutela hemendik aurrera.

61 ikasleren matrikulak, Notaritzan
Bitartean, Langileko 12 urteko ikasle guztien matrikulazioak (61 denera, %100) No­ta­ritzan daude. Berez DBHko ikas­­te­txe berrian egon beharko lu­ke­te matrikulatuta, bai­na gu­rasoek Langilen matrikulatu nahi dituzte. «Nota­ritzan dauz­­kagu, erakusteko, borondatea badugula se­me-alabak matrikulatzeko, bai­na guk nahi dugun ikastetxean».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!