«Arratibel jaunak gezurra erabiltzen du, arrazoien faltan»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 22a, 02:00

Udal Ingurumen Sailak dio Udala ez dela organikoen kuboak kobratzen ari. Horrez gain, azpimarratu dute familien %98,5ek kuboak jaso dituela, eta baita ere, 677 etxek autokonpostatuko dutela Hernanin; 515 familia berrik, alegia.

Hernaniko Udal In­gu­ru­men Sailak prentsa oharrean dio­enez, Udalak ez ditu ko­bra­tu kuboak, apirilaren 16tik au­rre­ra hartzeagatik: «gezurtatu egi­ten dugu Iñaki Arra­tibel Ha­maikabateko zinegotziak pren­tsan esandakoa. Arratibel jaunak gezurra erabiltzen du, arrazoien faltan, eta horren fro­ga da atzo eta gaur ere poteak banatzen ari­tu garela, doan».

Prentsa oharrak dioenez, Arratibelek erraza zuen egia ja­kitea, «bulegora deitu zezakeen, edo Ingurumen Teknika­ri­a­rekin hitz egin zezakeen.  Or­dea, prentsara jo du zuzenean gezurra haizatzera. Zerga­tik? Ez da ulertzen. Arduraga­be­keria hutsa da. Gezurra era­bi­liz herrian zurrumurruak za­bal­tzea eta jendea beldurtzea ez da herriko zinegotzi baten par­tetik espero dugun jokabidea».

Kubo ia guztiak banatu dira
Bukatu da atez ate­­ko hondakin bilketa egiteko kuboen banaketa, eta ia hernaniar guztiek jaso dute kuboa, %98,5ak.
Atez Ateko bulegotik pasa dira Hernaniko 6.774 familia, eta Izaskun Txintxurreta zinegotziaren iritziz sekulako arrakasta izan da: «Herr­ita­rrek bikain erantzun dute. Orain­dik hiru aste falta dira Atez Atekoa martxan jartzeko, eta dagoeneko ia familia guztiek dituzte poteak etxean. Horrek asko errazten du Udalaren lana. Jarri genituen epeak betetzen ari gara eta maiatzaren 9rako guztia prest izango dugula aurreratu dezakegu».

«Laukoiztu egin da
autokonpostatze kopurua»

Horrez gain, Ingurumen Sai­lak azpimarratu ditu etxean konposta egingo duten kopuruak. Atez Atekoa iragarri au­rretik 162 familiak konposta­tzen zuten; eta apirileko ikastaroa egin ondoren, guztira 677 izango dira konpostatuko du­tenak. «Atez Atekoak birzi­kla­tze-kultura zabaltzen du eta emaitzak berehala ikusten dira; laukoiztu egin da kopurua. Eta oraindik ez gara telefono kanpainarekin hasi».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!