San Antonioetako kartel lehiaketa martxan

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 22a, 02:00

ereñotzuko San Antonio jaietarako bi hilabete baino gu­txiago geratzen dira eta urteroko kartel lehiaketa martxan da dagoeneko. Lanak maiatzaren 14a baino lehen aurkeztu behar dira Ereño­tzuko Olak Auzo elkartean (Ereñotzu 2, kultur etxea, 20128 Hernani).

Baldintzak: nahi duenak har­tu dezake parte; jatorrizko la­nek 12cm-ko zabalera eta 32cm-ko altuera izango dute; paperezko formatuan eta for­ma­tu digitalean aurkeztu be­har­ko dira, koloretan eta edozein modalitate artistikoan; kartelean San Antonio Jaiak, Ereñotzu eta 2010 hitzak agertuko dira; lana kartazal haundi batean aurkeztu behar da, egilearen datuak bere barnean, kartazal itxi batean egongo dira (izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia). Sari bakarra, 100 eurokoa, izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!