Sergio Roman 13garren, Bombers-en

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 22a, 02:00

18.000 korrikalari izan ziren Bartzelonan, eta Romanek 31:51 minutuan egin zituen 10 km-ak.

Sergio Roman korrikalari hernaniarrak 13ga­rren bukatu zuen, igandean, Bartze­lo­­na­ko Cursa Bombers proba, 18.000 ko­rrikalariren ar­te­an. 10 km-ko proba 31:51 mi­nutuan egin zuen Romanek.

Kiprono Menjo korrikalari keniarrak irabazi zuen pro­ba, 27:04 minutuko denbora eginda, eta Romanek meritu haundiko postua lortu zuen, 10garrenetik 10 segundura geratu baitzen. 15.000 korrikalarik bukatu zuten proba, 18.000 parte hartzailetik.

Bolada ederra daramaki hernaniarrak: abenduan EiTB­-­ko Trindoor proba irabazi zuen Arkaitz Goñi eta Xabier Errazkinekin batera; martxoan Sagar Lasterra irabazi zu­en; eta orain 13garren, Bar­tzelonako Bombers proban. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!