`Baserritarren janzkerak´ hitzaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 21a, 02:00

Dantzari festaren egitarauaren barruan, hitzaldia izango da gaur Baserritarren Janzkeren inguruan Biteri Kultur Etxean. Ramon Garcia izango da hizlaria eta arratsaldeko 19etan emango zaio hasiera. Bestalde, Burrunka dantza taldearen larunbateko emanaldirako sarrerak gelditzen dira oraindik, Biteri kultur etxean, 5 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!