Martxoan jokatu ziren Txantxangorri elkarteko mus txapelketako finalak, eta hirugarren eta laugarren postuak, eta joan den ostiralean egin zuten sari banaketa.
Binakako txapelketan, Txitxo eta Aritzek jaso zuten saria, eta bigarren postuan geratu ziren Jonkar eta Joseba.
Banakako txapelketan berriz, aurtengo onena Bixente Goikoetxea izan da, Jose Leoni irabazita. Ohikoa den moduan, sari banaketaren aurretik, afari eder baten bueltan bildu ziren parte hartzaileak.
Ugalde eta Ortega onenak
Larunbatean berriz, umeentzako arrantza txapelketa antolatu zuten Urumean, eta 13 umek hartu zuten parte. Guztira 25 amurrain arrantzatu zituzten.
Infantil mailan Alex Ugaldek arrantzatu zuen pieza haundiena. Alebinetan berriz, Erlantz Ortega izan zen nagusi.