Kultur Guneak, nolakoa behar du?

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 21a, 02:00

Arkitektoentzat ideia lehiaketa antolatu du Udalak, eta maiatzaren 14ra bitartean entregatu daitezke lanak. Sari nagusia 18.000 eurokoa da, eta 6.000 euroko hiru sari txikiago ere badira.

Arkitektoentzat ideia lehiaketa antolatu du Udalak, Kultur Guneak nolako eraikuntza behar duen erabaki­tzeko. Proiektua aurkezteko beharrezkoa da arkitekto titulua izatea, eta bakarka edo taldeka aurkeztu daiteke, maia­tzaren 14a baino lehen, Udal Kontratazio eta Ondare Sailean.

Kultur Gunea, azaroan
erabakitako proiektua

Kultur Gunea egitea, joan den urtean erabaki zuen Udalak, azaroan, herri kontsulta egin eta gero. Eraikuntza horrek kontenplatu behar ditu: musika eskola, kultur etxea, arte eszenikoen arloa, aparkalekua, eta abar... Eta erabakita dago, zehatz, non egingo den: Latsunben, LH-8.6 lur zatian.  

Sari nagusia, 18.000 euro

Lau sari izango dira, epaimahaiak aukeratzen dituen la­nen­tzat. Sari nagusia 18.000 eurokoa izango da; eta hiru sari txikiago, 6.000 eurokoak, interesgarri jotzen diren hiru la­nen­tzat.
Lehiaketari buruzko informazio gehiago, Urbieta ko­piak dendan (Urbieta kalea 7 - telefonoa: 943 333 166). 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!