Olinpiadak hastera dijoaz! Datorren larunbatean dute lehendabiziko proba, Paella Txapelketa, eta hortik aurrera ia astebururo izango da lehia, ekainaren 12ra bitartean. Parte hartzeko 30 talde apuntatu dira; ia 400 lagun inguru, antolatzaileen kalkuluen arabera.
Paella Txapelketa eta herri bazkaria, 400 lagunentzat
Paella Olinpikoa izango da aurreneko proba. Talde guztiek egin beharko dute paella, Tilosetan, 10:00etatik aurrera. Ondoren epaimahaikoek probatuko dute: Oindi, Txili, Aralar eta Kebabeko arduradunek egingo dute aditu lan hori.
Herri bazkaria izango da jarraian, 14:00ak aldera. Bertan parte hartzaile guztiak espero dira, 400 bat. Ondoren aurkezpen sketx-ak dituzte; eta gero kalejira eta kontzertuak.
Beroketan, 100 lagun
Joan den larunbatean Olinpiadak girotzeko mendi martxa, eta bertso afari lizuna izan zituzten. Giro ederrean egon ziren arkupeetara bildutako 100 lagun inguru, Estitxu Eizagirre, Unai Gaztelumendi eta Ministroren bertsoei adi.