Astero bezala, pelikula izango da gaur, bihar eta etzi, Hernanin, Biteri kultur etxean. Mugaldekoak pelikula da aste honetan ikusteko aukera izango dena: gaur 22:30etan, bihar 19:30etan eta 22:30etan, eta igandean 19:30etan. II. Mundu Gerra garaian Euskal Herrian girotutako fikzio lana da, eta herri txiki bateko biztanleen istorioak kontatzen dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!