Mendizabal-Beroiz partidua gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 23a, 02:00

Eskuz Banakako Promozio Txapelketan Oier Mendiza­ba­lek Mikel Beroizen aurka jokatuko du gaur Hernanin. Aurre­tik, Mendiza­bal-Argote/Olae­txea-Oteiza neurtuko dira, 22:00etatik aurrera. Sarrerak salgai izango dira frontoiko takillan, 15 euroan. Sarrerei dagokienez, Hernaniko Kro­nikak bina sa­rre­ra zozketatu zituen here­negun, bazkideen artean. Aran­txa Goikoetxea eta Jose Mari Zelarain izan dira sarituak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!