«Erne, iruzurra»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 20a, 02:00

hamaikabat alderdiak sa­latu du, iruzurra izango li­tzatekeela, Atez Ateko kuboak herritarrei 60 euro kobratzea. «Zurrumurruek diote, apirilaren 16tik aurrera ku­boa jasotzen dutenei 60 euro kobratuko diotela, eta hori ez litzateke legezkoa; iruzurra litzateke». Udal Orde­nan­tzek ez diote baimenik ematen Udalari kuboak ko­bra­tzeko, Hamaikabaten esanetan, eta informazio hori Atez Ateko informazio bulegotik zabaldu badute, iruzurra Udalak bultzatutakoa eta zabaldutakoa litzateke.

Interbentzio Departamenduaren esku
Iñaki Arratibel, Hamaikabat alderdiko zinegotziak adierazi du, Udalak ezin duela dirurik kobratu, aurretik ez badago Ordenantzetan hala jarria eta aprobatua. «Ha­mai­kabat alderdiak Inter­ben­tzio Departa­men­duari ja­ki­narazi dio kontua, neurriak hartu ditzan, ilegalitate honen aurrean». Arratibelek dio, kuboak ko­bratzeko mehatxua beste adibide bat dela, Udal agin­tarien botere gehiegikeria konfirmatzen duena. «Ilega­li­tatea eta irregulartasunak izugarri dira, eta horrek agerian uzten du, Atez Atekoa aurrera ateratzeko Udal arduradunak egoskorkeriz ari direla». Aurkeztu ditugun errekurtsoei esker, Justizia Epaitegien eskutan dago Atez Atekoa, eta haiek erabakiko dute legezkoa den ala ez. Momentuz Usurbilgo konpostadora planta egitea gelditu dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!