Ipuin ordua izango dute gaur Hernaniko gaztetxoenek Udal Liburutegian. Lupe Lekuonak ordu erdiz edukiko ditu adi-adi adin ezberdinetako umeak: 17:30etan 3-4 urte bitartekoak eta 18:00etan 5-7 urte bitartekoak. Saioa Udalak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzak lagunduta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!