Mendizabal II eta Beroiz zein baino zein, ostiralean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 20a, 02:00

OIER Mendizabal eta Mikel Beroiz jo ta su ariko dira da­torren ostiralean, Herna­ni­ko kiroldegian. Bigarren mailako txapelketan ari dira bi pelotariak, final laurdenetako ligilan, eta biek behar du­te garaipena, kosta ahala kos­ta, lehenengo partidua galduta baitaude. Mendizabal IIa zuzenean ikusteko aukera izango dute, beraz, ostiralean, hernaniarrek. Lan gogorra izango du Mendizabal IIak, iazko bigarren mailako txapelduna bai­ta Beroiz, eta aurten binakako txapelketan oso maila one­an aritu dena.

Bi partiduko jaialdia, 22:00etan hasita
Jaialdia gaueko 22:00etan hasiko da, eta lehendabiziko partiduan binaka ariko dira, Olaetxea eta Oteiza, Mendi­zabal eta Argoteren kontra. Sarrerak salgai daude Oindin eta Aralarren, 12 eu­roan. Ostiralean bertan ere, salduko dituzte, frontoiko takillan, 15 euroan. Horrez gain, Hernaniko Kronikak 4 sa­rrera zozketatuko ditu Dobera-Kronikako bazkide guztien artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!