Hernaniko ‘sagardoaren graziya’ Ingalaterraraino iritsi da

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 20a, 02:00

Hernaniko Sagarduaren Gra­­­ziya iritsi da Ingalaterrara ere. Londreseko The Guar­dian egunkariak Gipuzkoa­ko 10 sa­gardotegi jo ditu Es­painiako Es­tatuko onenak bezala, eta Top Ten horretan hiru hernaniar aipatzen ditu: Zelaia, A­l­tzue­ta eta Larre-Gain. Txotx denboraldian Gi­puzkoako sa­gardotegiek duten mar­txa eta mugi­men­dua azpima­rra­tu di­tu egunkari britainiarrak, la­run­batean pu­blika­tu­tako bi­daiei buruzko gehigarrian. «Espainiako 10 onenak» bezala jotzen ditu The Guar­dian-ek, eta denak gipuzkoarrak dira: Astigarragako 6, Hernaniko 3 eta Igeldoko 1. Herna­niko hiru sagardotegiek gustoz ikusi dute euren izena Ingalaterrako egunkari famatuenetako batean.

«Euskal sagardotegiak topera funtzionatzen dute»
The Guardian egunkariak azpimarratzen du Gipuz­koako sagardotegien martxa, txotx garaian. «Britainia Haundian saiatzen gara gure sagardo-etxeen ohitura polita mantentzen, baina Euskal Herrian sagardotegien fenomenoa izugarria da; txotx denboraldian topera funtzionatzen dute; jendea mendira eramaten dute jan, edan eta zoriontsu izatera».

Zelaia, sailkapeneko buru
Zelaia da onena, kazetari ingelesaren arabera. Zelaia talde txikiei eta familientzat egoki jotzen du, etxe-etxeko tratua eta generoa eskaintzen duelako. Oihana Gaincerain etxeko alaba gustora azaldu da, «gu saiatzen gara denei gertuko tra­tua ematen, eta ilusioa egiten du kanpokoek gure lana baloratzen dutela ikusteak».

Altzueta da zerrendan zaz­­pigarren, eta besteak beste Florentino Goikoetxearen jaio­tetxe gisan aipatzen du, Bi­garren Mundu Gerran abia­tzaileei muga pasatzen lagundu ziena. Ibon Alkortak «sorpresa» hartu dutela dio: «sorpresa hartu dugu; ez genekien erreportajea egiten ari zirenik ere. Nik uste dut, sektorearentzat albiste onak direla».

Larre-Gain zor­tzi­garren age­ri da, aperitibo gi­san «an­txoak oliotan es­kain­tzen di­tuen sagardotegia». Joxe La­sartek dioenez: «horrelako albisteetan atera­tzea beti da ona. Jendeak komentatu egin duela konturatu gara, eta hori kaltetarako ez da izango». Ordenean, 10 sagardotegiak hauek dira: Zelaia, Li­zea­ga, Gurutzeta, Zapiain, Pe­tritegi, Mina, Altzueta, La­rre-Gain, Alorrenea eta Ca­longe. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!