Atzo goiz osoan zehar, Argazki Rallya izan zen Hernanin, eta urtero bezala, jende ugari animatu zen parte hartzera. Dantzari Festa zela aprobetxatuz, asko eta asko izan ziren dantza emanaldietan ibili zirenak. Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dutenez, argazkilari bakoitzak, ateratako guztien artetik, 6 argazki aukeratu eta horiek gaur eta bihar artean Torres argazkidendan deskargatu beharko ditu. Apirilaren 26tik 30era, argazkien erakusketa egingo da Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!