Dantzari Festako egun nagusia izan zen atzokoa; Plazako irudia horren erakusle izan zen. Jende mordoa bildu zen Euskal Herriko 7 lurraldeetatik etorritako 14 dantza talderen emanaldia ikustera.
Goizean kalejira egin zuten herriko kale eta auzo ezberdinetatik barrena, eta ondoren, Plazan elkartu, eta Ikurriñaren Dantza dantzatu zuten, besteak beste. Bazkalondoren, erromeria izan zen.
Astelehenetik ostiralera euskal jantzien erakusketa
Festak datorren larunbatera arte iraungo du eta, besteak beste, gaurtik ostiralera bitarte, euskal jantzien erakusketa izango da Biterin, 17:00etatik 20:00etara.