Hernanik gogor hartu beharko du Valentzia

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 19a, 02:00

Hernanik igoera faseko joaneko partidua galdu egin zuen atzo (18-13) Valentziako CAU taldearen aurka. Lehe­nengo zatian hernaniarrak izan ziren nagusi eta atsedenaldira 9-10 iritsi ziren, bi en­tsegu eginda. Bigarren za­tian ordea, buelta eman zioten markagailuari valentziarrek.
Lehenengo Mailara igo­tzeko gauzak zaildu zaizkio Hernaniri,  baina aukera ba­du oraindik. Hori bai, gogor hartu beharko du Valentzia datorren igandean Landaren, bost puntu atera beharko baitizkio gutxienez. Bost puntu atera­tzea ez dela lan erraza azaldu du taldeak eta gainera bi baja garrantzitsu izango dituztela: Genua eta Seco.

Jubenilak txapelketaz kanpo
Jubenilek, berriz, Estatuko Txa­­pelketara sailkatzeko triangularra jokatu dute asteburu­an, eta puntu batengatik kanpoan geratu dira. Atzo 15-17 galdu zuten Liceo Francesen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!