Adineko Ezinduak dituzten familientzako ikastaroa, datorren astelehenetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 18a, 02:00

Sendian Programaren ba­rruan, aurten ere, Adineko Ezinduak dituzten familien­tzako, Prestakuntza ikastaroa antolatu du Hernaniko Osasun eta Ongintzarako Udal Patronatuak Ingema Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.  Datorren astelehenean hasiko da ikastaroa.
Norberaren zaintza: zain­tzeko zaindu zaitez, izenburuarekin, ikastaroaren helburua da adineko pertsona horiek ahalik eta hoberen zaintzeko gaitasuna lortzea zaintzaileek. Hori horrela, Ongintzak pertsona heldu baten zain­tzaile diren guztiak ikastaro horretan parte hartzera gonbidatzen ditu.

Izena emateko
telefonoz deitu

Ikastaroan parte hartu nahi duenak izena eman behar du Ongintzan telefono honetara deituta: 943 557 854 begin_of_the_skype_highlighting              943 557 854      end_of_the_skype_highlighting.

5 eguneko ikastaroa,
Biterin arratsaldez

Ikastaroa, apirilak 26, datorren astelehenean hasiko da eta ostiralera bitarte izango da egunero, bi orduz. Arra­tsaldeko 15:00etatik 17:00e­tara izango da Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!