Areto futbolean lehenengo mailan jokatzen duen Yone Boutique taldeak Hondarribiaren aurka jokatu zuen ostegunean, atzeratutako partidua, eta 3-5 galdu zuen. Hernaniarrak erdi lo ibili ziren partiduaren lehenengo zatian. Gainera, markagailua 1-2 zegoenean, atezaina lesionatu eta jokalari bat jarri zen bere partez. Bigarren zatian hobeto aritu ziren, baina Hondarribiak 3 gol gehiago sartzea lortu zuen, 1-5 jarriaz markagailua. Hortik aurrera, atezaina jokalari gisa ere aritu zen eta 3-5ekoa lortu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!