ZAZPI urte pasa dira Igandeko Sargoriko aurreneko saioa izan zenetik Tilosetan, eta ordutik ona, 70 saio inguru izan dira. Saioak udaberrian eta udazkenean izaten dira, eta denboraldi berriko bigarrena izango da gaurkoa. Aritz Sound System izango da Tilosetako kioskoan musika jartzen, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Musika lasaia igande
arratsaldeko alternatiba gisa
Aritz Sound System hernaniarra da Igandeko Sargoria proiektua aurrera eramaten duena, eta adierazitakoaren arabera, Tilosetan musika jartzearen helburua da, igandeko sargoriei aurre egitea, musika lasaia entzuten: «igande arratsaldeetan, musika zaletuek alternatiba bat izatea da lortu nahi duguna. Musika lasaia jartzen dugu, ez dantzatzeko, baizik eta entzun, eta arratsalde pasa, lasai egoteko aukera izateko».
Entzuten ez den musika
plazaratzeko modua
Igandeko Sargorietako saioetan entzuten den musika ez da normalean tabernetan entzuten dena, eta musika mota hori plazaratzeko modua ere badela adierazi du Aritzek.
Horrez gain, Tilosetan, musika jartzeko aukera ematen zaie normalean horretarako aukera haundirik izaten ez dutenei. Aurtengo udaberriko saioetan esaterako, Molotoff irratian aritu diren Igor eta Mikel hernaniarrak arituko dira musika jartzen.
Hala ere, Aritzek jakinarazitakoaren arabera, orain arte Tilosetatik pasa diren 40 disko jartzaile inguruetatik, izen haundia dutenak ere izan dira. yy