«Suziri Olinpikoa jendetza ari da biltzen pasatzen den leku guztietan»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 18a, 02:00

ASTEBETE eskas geratzen da Olinpiadak asteko, eta Suziri Olinpikoa ari da Hernanira gerturatzen. Martxoaren 21e­an abiatu zen Atenasetik, eta Herna­nirako bidea ez da erraza izan. Ilargira joan etorria egin ostean, Somalian piratek bahitu zuten suziria, eta kostata, joan den asteburuan iritsi ziren Euskal Herrira.

Hernanira bidean Hernaniko Kronikara iritsi diren azken berrien arabera, kilometro gutxi geratzen zaizkio Suziriari Hernanira iristeko, Usurbildik pasatzen ari baitira. Kronikara bidalitako komunikatuaren arabera, Euskal Herrian harrera ezin hobea izaten ari da, eta jendentza ari da biltzen pasatzen den leku guztietan. Hala ere, jakinarazi dutenez, aurretik izan dituzte zenbait oztopo: «Euskal Herriko orografiak mo­teldu egin du Suziri Olinpi­koaren martxa. Igarotzen den leku guztietan jendea biltzen da bazterretan, Suziriari agur egitera. Biba Olinpiadak! oihukatu dute zazpi bazterretako haurrek. Sakanatik igarotzearekin, lasterketa Korrikarekin nahastu duten euskaltzale nafar batzuk ere gehitu dira. Zazpi egunez aritu omen dira lasterka (inor ez zaie ausartu egia esatera). Haiek ere Hernanira iristekoak izango dira, Suziriarekin batera, datorren larunbatean. Bitartean, Suziriak arazo txiki bat izan du Usurbilen: iruditu zaie Gipuzkoako Diputazioak bidalitako errauste plantarentzako gerra zela, eta Suziria itzali nahi izan dute usurbildarrek. Olinpiadak? Zer dira Olinipiada horiek? Guri ez adarrik jo gero!, esaten omen zuten».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!