52ko kintoek mahai bueltan ospatu nahi dute urteko festa. Horretarako bazkari eder bat antolatu dute hurrengo larunbatean, hilak 24, Urnietako Zaldundegi jatetxean. Bazkaltzera 14:15etarako azaldu behar da eta gose pixka batekin joan behar dela ere jakinarazi digute. Joan nahi dutenek euren izenak eman beharko dituzte asteazkena (apirilak 21) baino lehen, Aralar eta Rioja tabernetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!