Donostialdeako telebista berria iritsi da

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 18a, 02:00

Hamaika telebista, Do­nos­tialdeako telebista be­rriak, ostegunean eman­ zituen bere lehen pau­soak Miramar Jauregian egindako aurkez­­­penean. Telebista euskalduna, to­kikoa, plurala, irekia eta parte-hartzailea izan na­hi du Hamaikak, eta helburu horrekin ekingo diote ahal be­zain laister, uda baina lehenago izatea nahi dute beraiek, Donos­tialdean zentraturiko emisioei. Hamaika telebista iku­si nahi dutenek LTD­ren 23 katea sintonizatuz aurkituko dute kate berri hau. Eus­kalteleko zuntz optikorako sarbidea dute­nek dagoeneko Ha­mai­ka ikusteko aukera ba­dute, baina oraingoz Bil­boko emisioa helduko da bakarrik Donostialdeako etxee­­tara.

Sei zutabe garrantzitsuren gainean eraikia
Hamaika telebista sei zutabe garrantzitsuren gainean eraikia izan da. Sei bazkideak EKHE (Gara eta Le Journal) CMN TV (NOTICIAS taldea), EKT (Berria eta Hitzak), Euskaltel, Elkar eta Bainet TV dira. Hala ere, proiektua zabalagoa izatea nahi dute eta horretarako datozen hilabeteetan kapital zabal­tzea burutuko dute tokian tokiko enpresa, elkarte edo norbanakoak proiektu honetan parte hartzeko aukera izan dezaten. Hau amaitzean hasiko dira bertako ekoizpen propioekin eta Donos­ti­aldean zentraturiko pro­gramazioarekin.

Proiektu zabala eta etorkizunean unibertso euskaldunera iristeko asmoa
Hamaika telebistaren proiektua oso zabala da eta bere lehen pausoak eman ditu soilik orain arte. Esan bezala, Bil­boko telebista katea mar­txan dago eta Donostiakoa pixkanaka abiadura hartzen ari da. Etorkizunean uniber­tso euskaldunaren txoko gehie­­netara iristea da be­raien intentzioa. Beste 8 kate sortuko dira hemendik gu­txira eta jadanik existitzen diren euskarazko beste telebista kate lokalekin bilatuko diren akordioei esker tokian tokiko telebista sarea osatuko da. Proiektu berri hau, teknologia berriek ikusleari telebista ikusteko eman dizkien herraminta berrietan oinarritu nahi dute. Naroa Iturri Hamaika Telebistako kazetari eta aurkezle hernaniarraren hitzetan `Hamaikak ikus­­lea partaide bihurtu nahi du, hauek gaur egunean telebistari eskatzen diotena eskainiaz´.

Kirola, politika, ekonomia, kultura...
Bilboko emisioei orain dela urtebe ekin zioten eta orain artekoaren balorazio ona egin zuten. Hamaika Bil­boren programazioak he­rrien, auzoen eta pertsonen bizitza islada­tzea du hel­buru­tzat eta honi esker bilboko unibertso euskalduna azaleratzea lortu dute. Do­nos­tialdeko Ha­maika Tele­bistak helburu berdinak izan­go ditu eta bere programazioan kirola, politika, eko­nomia, kultura edo gizarte gaiak aurkitu ahal izango dira.

Euskal unibertsoaren errepresentazio zabala
Miramar Jauregian egindako aurkezpenean euskal kulturaren, kirolaren eta politikagintzaren errepresentazio zabala bildu zen proiektu honi babesa emateko. Bertan izan ziren, besteak beste, Oier Mendizabal pelotaria eta Maialen Lujanbio ber­tsolaria. Juan Mari Larrarte, EKT-ko arduradunak har­tu zuen hitza aurkezpenean. Bere esanetan Ha­­maika telebista euskalgintzaren munduan proiektu oso garrantzitsua da «euskaldunok geu­re sistema komunikatiboa behar eta nahi dugulako». Bere ustez, telebista berri hau sistema hau finkatzeko aurrerapauso garrantzitsua izango da. Euskal alderdi politiko gehienetako ordezkariak ere bertan izan ziren. Kirolarien artean Mikel Aranburu Rea­leko kapitainak berea den hamaikagarren dortsaldun Realeko elastikoa oparitu zien Hamaika telebistako ordezkariei. Aurkezpenean Mikel As­tarloza txirrindulariak, Aiz­pea Goenaga an­tzerkigileak eta Igor Za­lakain sukaldariak hartu zuten hitza Mira­mar Jauregian bildutako erre­pesentazio zabal horren iritziaren adie­­razgarri mo­duan. Denek telebista es­kain­tza berri honengatik be­raien poza agertu zuten, aurkezpen ekitaldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!