HURRENGO astebururako, irteera antolatu du Mendiriz Mendik. Oraingoan Midi de Bigorrera doaz, larunbatean aterako dira, arratsaldeko 15:00etan, Atsegindegitik. Prezioa 65 euro dira bazkideentzat eta bazkide ez direnentzat aldiz, 75 euro. Prezioan bidaia, afaria, gosaria eta lo egitea sartuak daude. Aterperako lo zakua eraman behar da eta derrigorrezkoa omen da neguko materiala eramatea (kranpoiak, pioleta...). Izena emateko epea ostegunean bukatzen da. Informazio gehiagorako elkarteko bulegotik pasa astelehen, ostegun edo ostiralean 20:00-21:00.
Gaztetxoak gaur Oñatira
Gaztetxoek gaur, 09:00etan Atsegindegin dute hitzordua. Oñati-Arrikurutz, 3 ordu inguruko irteera egingo dute. yy