HERNANI errugbi elkarteko seniorren taldea ilusioz betea joango da gaur Valentziara, izan ere, Liga aurreneko postuan bukatuta, orain igoera lortzea besterik ez zaio falta. Gaur jokatuko dute igoera faseko joaneko partidua, Valentziako CAU taldearen aurka; eta arerio gogorra dela jakin arren, emaitza ona lortzeko asmoz daude hernaniarrak. Norgehiagoka 12:00etan izango da. Itzulerakoa datorren igandean izango da Landaren. Kanporaketa honetan garaile ateratzen den taldeak datorren denboraldian Ohorezko Mailan jokatzeko txartela lortuko du zuzenean.
Jubenilak Liceo Francesen aurka, gaur
Landaren
Jubenilak Estatuko Elkarteen arteko Txapelketa jokatzen ari dira eta gaur, 13:00etan, Liceo Frances izango dute aurrez aurre Landaren. Triangular bat jokatzen ari da eta ostiralean 20-12 galduta, gaur irabaztea komeni; izan ere, bi lehenengoak sailkatuko dira Estatuko Elkarteen arteko Txapelketako hurrengo fasera.