Egun nagusia gaur Dantzari Festan

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 18a, 02:00

dantzari Festako egun na­gusia gaur izango da, egita­rauari begiratzea besterik ez da­go. Goizeko 11:00etan ha­sita, kalejira izango da herriko ka­leetan barrena, eta ondoren, dan­tza ekitaldi nagusiari eman­go zaio hasiera. Her­na­-niko au­zo eta kaleetan barrena, Euskal Herriko hainbat txo­kotatik eto­rritako dantza tal­deen ema­naldiak izango dira. Gipuz­koakoak: Hernaniko Ttar­la; Donos­tiako Eskola, Goizaldi eta Trebeska; Añor­gako Ar­kaitz; eta Irungo Egoi­par Mea­ka eta Kemen. Ara­bakoa: Gas­teiz­ko Adurtza. Biz­kaiakoa: Ses­taoko Arrizku­garria. Nafa­rroa Garaiakoa: Atarrabiako Mike­laitz. Nafa­rroa Beherakoa: Doni­bane Garaziko Garaz­ta­rrak. Lapur­dikoak: Donibane Lohitzu­neko Begiraleak eta Hen­daiako Mutxiko. Zuberoa­koa: Muskildiko taldea. Osiñaga auzoan, Sestaoko Arrizkugarri taldearen ema­nal­dia izango da 11:45etan Borda Berriko atarian eta auzo elkar­teak gonbidapena luzatu die herritarrei.

Eguerdian Ikurriñaren dantza
Ohi bezala, dantza ekitaldia bukatzeko, etorritako talde guztien artean Ikurriñaren dan­tza dantzatuko dute Gudarien Pla­zan, 13:30e­tan. Ondoren, dan­­tza­ri eta soinujoleek bazka­ria izango dute Atsegindegin. Eguna bukatzeko erromeria izango da 18:00etatik aurrera, kaleetan barrena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!