Ane Mayoz: «solasaldiak ezagutzera gonbidatzen ditut hernaniarrak, merezi du»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 17a, 02:00

urte eta erdi pasa da Her­nanin aurreneko literatur so­lasaldia egin zenetik, hau da, joan den urteko urritik. Euskarazko dinamizatzailea da Ane Mayoz, eta Hernaniko Kronikak hilabete guzti hauetako balorazioa egiteko eskatu dio. Ane Mayozek esperientzia oso positiboa dela adierazi du, probatzeko mo­dukoa: «badira hasiera hasieratik etortzen direnak, baina hilabete hauetan jende berria gehitzen joan da. Oso giro ona dago, eta orain arte parte hartu ez duten hernaniarrak solasaldiak ezagutzera gonbidatzen ditut, merezi du».

Solasaldia asteartean
Hurrengo literatur solasaldia asteartean izango da, hilak 20. Sua nahi, Mr. Churchill? liburuaren inguruan izango da, 19:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!