Ume eta helduentzako amurrain arrantza txapelketa antolatu dute bihar Urumean

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 17a, 02:00

AMURRAIN arrantza txapelketa antolatu dute Txantxan­gorri elkarteko kideek, urteroko legez. Aurten bi txapelketa izango dira, adin tarte ezberdinetan banatuta, eta biak bihar jokatuko dira, Urumea ibaian.

14 urte bitartekoentzako txapelketa
Txapelketetako bat hamalau urte bitarteko umeentzako antolatu dute. Txapelketa Urumea ibaian izango da, Landare zelaiaren inguruan. Txantxangorritik adierazi dutenez, aldez aurretik askatuko dituzte amurrainak, arco-iris espeziekoak.

40garren amurrain txapelketa
Umeentzako txapelketaz gain, helduena ere izango da bihar Urumea ibaian. 40 urte daramazki Txantxangorri el­karteak helduentzako amurrain txapelketa antola­tzen. Txapelketa honetan 15 urtetik gorakoek hartu dezakete parte eta Urumea osoan izango da arrantza egiteko aukera, umeentzako arrantza eremuan izan ezik. Txapel­ketan aurrena ge­ratzen den bazkideak ur­daiaz­pikoa jasoko du sari.

Ordutegia
Bi txapelketak goizeko 09:00­etatik eguerdiko 13:00etara jokatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!