Atez Ateko bilketa maiatzaren 9an hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 17a, 02:00

PAPERA ETA KARTOIA:
egunkariak, aldizkariak, gutun-azalak, orriak, paper jarraitua, kartoiak, arrautza-ontziak... Asteartean atera behar da, paperezko poltsan, edo fardo batean bilduta. Bildutakoa Oiartzungo enpresa batek eramango du eta handik paper fabriketara.

. MATERIA ORGANIKOA
Janari kondarrak, kozinatuak eta gordinak, paperezko oihalak materia organikoz zikinduak, kafe kondarrak... Asteazkena, ostirala, eta igandeetan bilduko da. Momentuz, Lapatxeko (Urola) konpostagailu plantara eramango da. ..

. ONTZI ARINAK:
Aluminiozko edo burdinazko latak, tetrabrickak, edari eta plastikozko botilak, po­rex­panezko ontziak... Astelehen eta ostegunetan bilduko dira. Bildutakoa Urnietako bereizte plantara eramango da, han bereizi eta birziklatze enpresetara bidaltzeko. ..

. ERREFUSA:
Zeramika, erratz-hautsa, ileak, azkazalak, preserbatiboak, biberoiak, tratatutako egur errautsak, animalien gorotzak, sendaketa-kondarrak, esparatrapuak... Larunbatean bilduko da, eta zabortegira eramango da. ..

PARDELAK, PIXOIHALAK ETA KONPRESAK EGUNERO
Pardelak (pixoihalak eta konpresak), egunero jasotzen dira. Zintzilikatzekotan utziko dira, poltsa batean sartuak. Kasu batzuetan, etxeko zaborren %10 izatera iristen dira. Gehiena birziklatzea posible litzateke, bere konposizioan ez balitu zelulosa eta plastikoa.

. BEIRA:
Kolore guztiko beirazko botilak, kolore guztietako beirazko kontserba poteak, botila hautsiak. Ez da beharrezkoa apaindurak kentzea. Egunero bilduko da. Ecovidrio enpresaren Laudioko plantara eramango da, han bereizi, eta Laudioko Vidrala enpresako labeetan urtuko da. ..

ERREFUSAN SARTZEN EZ DENA, NORA?
Disolbatzaile eta pintura kondarrak, garbigunera. Etxe tresna txikiak, garbigunera. Pilak eta metatzaileak, garbigunera edo pilak jasotzeko gunera. Tamaina haundiko gauzak eta trasteak, garbigunera. Bonbila goriak, fluoreszenteak, garbigunera. Inausketa edo kimaketa adarrak, garbigunera. Plas­tikozko jostailuak, garbigunera.

Tasak:
Urtean bi aldiz ordainduko da, sei hilean behin.
-Herri gunean: urtean 83,40 €
-Herri gunean, konposta etxean eginez gero: urtean 50,04 €
-Landa-gunean: urtean 58,38 €
-Landa-gunean, konposta eginez gero: urtean 35,03 €

LARRIALDI GUNEAK eta BILKETA GUNEAK LARRIALDI GUNEAK:
edozein herritarrentzat
-Akarregin, gasolindegiaren atzeko aldean.
-Elizatxon, hilerriaren ondoan.

BILKETA GUNEAK:
landa eremukoentzat
-Antziolan, Berakortera doan bidea hasten den lekuan.
-Ereñotzun, bolatoki inguruan.
-Martindegin, Txandraenea baserriaren aurrekaldean.
-Osiñagan, zubi esekiaren (kolgantearen) ondoan.
-Jauregin, eskola zaharraren ondoan.

Informazio gehiago: 
Kardaberaz, 25
900 840 090
info@hernaniatezate.net
www.hernaniatezate.net

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!