Zaborren kudeaketa aldatuko duen sistema

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 16a, 02:00

hiru aste falta dira Atez Ate biltzen hasteko, eta dagoeneko ia dena prest du Udalak. Orain arte ezagutu dugun sistema erabat aldatuko du Atez Atekoak: bilketa, tratamendua, emaitzak... Laister de­sagertu egingo dira kontainerrak (beirarena izan ezik). Horren or­dez, zabor-zintzilikatzekoak jarri ditu Udalak, eta han, egunean, zabor mota bat utzi be­har du herritarrak. Orga­ni­koa ere bereizi egingo da, orain arte zabortegira joaten zena. Osiñagak, Martindegik, Ere­­ño­tzuk, Jauregik eta beste zenbait lekuk bilketa-guneak izango dituzte, eta hara eramango dute zaborra (ez dute ordutegi eta egun jakinik izango, baina bost zatitan banatu beharko dituzte zaborrak, berdin-berdin). Guztira zazpi bilketa-gune izango dira Herna­nin. Denda, taberna eta ko­mer­tzioei Atez Ate bilduko zaie zaborra; industrietan, berriz, San Markosek jarraituko du zaborrak biltzen. Sistema berriak maiatzetik maiatzera 1.145.628 euroko kostua izango du, Udalaren aurreikuspenen arabera, eta 10 langile ariko dira lanean.


Organikoa bereizita
Atez Atekoaren helburu na­gu­sia da zaborrak ahalik eta gehien bereiztea, eta herritar guztiek egin beharko dute orain lan hori. Orain arte ja­na­ri hondakinak ziren be­reizten ez genituenak, eta orain, bereizi egingo dira. Be­raz, bost zatitan bereiziko di­tu­gu zaborrak: 1) Paperak eta kartoiak; 2) Ontzi arinak eta plastikoak; 3) Beira; 4) Janari kondarrak edo organikoa; 5) Erre­fusa edo zaborra. Ordutegia beti bera izango da: 20:00etatik 23:00­etara; eta zabor bakoitza egun jakin batean atera beharko da. Ereñotzu, Osiñaga, Martindegi eta Jauregin bilketa guneak Landa eremuetan beste modu batera egingo da bilketa. Ere­ñotzu, Osiñaga, Martin­degi, Jauregi eta beste zenbait lan­da eremutan, ez dute etxe ba­koitzean zintzilikatzeko bat izan­go, eta beraz, bilketa gu­neak izango dituzte. Han utzi beharko dira bost frakzioak bereizita, eta ez da ordutegi eta egutegirik izango. Bilketa-guneak bost izango dira, itxiak, eta bizilagunek izango dute sartzeko au­ke­ra, identifikatzeko sistema ba­ten bidez: Jauregin, Osi­ña­gan, Martindegin, Ere­ñotzun, eta Antziolan joango dira.


Larrialdi guneak, Akarregin eta Elizatxon
Larrialdiak izaten direnerako, bi gune jarriko dira. Gerta liteke noizbait egu­na edo ordutegia pasa­tzea, zaborra behar ez den egunean atera behar izatea, eta abar. Kasu horietarako larrialdi guneak jarri dituzte. Itxiak izango dira, eta identifikatzeko sistema bat izango dute. Kasu horietan erabiltzeagatik or­dain­du egin beharko da. Aka­rregin eta Elizatxon izango dira bi gune horiek.


Garbigunea Ibarluzen, beste hondakinentzako
Gainerako hondakinak, Atez Ateko sisteman bildu ezin direnak, Garbigunera eramango dira: etxe-tresna txikiak, disolbatzaileak, pilak, bateriak, traste zaharrak, bi­deo-zintak, CDak, bonbillak, plastikozko jostailuak, pinturaz, disolbatzailez zikindutako trapuak... Horrez gain, kimaketa adarrak ere Garbigunera eraman litezke. Garbigunea dohai­nik izango da. Herritarrek tamaina haundiko gauzak ezin badituzte eraman Garbigunera (baita adarrak ere), Udalak bilduko ditu, norberaren etxean. Hori kobratu egingo du, 12 euro.


Beira, pilak, eta San Markoko furgoneta mantendu
Oraingo zerbitzu batzuk mantendu egingo dira. Olioa, etxeko tresnak, arropak... bil­tzeko San Markoko furgoneta izango da ostegunero Urbieta ka­lean, eta hileko azken ostegunean Ereñotzun. Beira (botilak) biltzeko kontainer berdea ere mantendu egingo dute. Industriaguneetan, bilketa San Markok egiten segiko du.


Konpostagailuak, 500 familietan
Dagoeneko 500 dira Her­na­ni­ko familiak, konpostagailua es­katu dutenak. 200 inguru egiten ari dira konposta, eta beste 300ek eskatuta daukate. Apirilaren 26tik 30era ikastaroak egingo dituzte 300 herritar horiekin, eta konpostagailuak banatuko zaizkie. Konpostagailua jartzeko hu­rrengo kanpaina uztaila inguruan egingo dute.


Zabor tasak, eta bonifikazioak
Urtean 83,40 euro ordainduko da zabor tasa, 2010ean. Bi zatitan ordainduko da; sei hilean behin. Etxean konposta egiten duenak %40 gutxiago or­dain­duko du, hau da: 50,04 euro. Landa inguruneetan aldatu egiten da prezioa. Bilketa gu­neetara zaborra eraman egin behar delako, gutxiago or­dain­duko dute landa-inguruetako bizilagunek. Urtean 58,38 euro ordainduko dituzte, eta konposta etxean egiten badute %58 gutxiago: 35,03 euro.


Laister, kuboak banatuta eta zintzilikatzekoak jarrita
Udalak lanak dezente aurreratuak ditu. 13.900 kubo banatu dira herritarren artean eta zintzilikatze­koak ere ia guztiak jarrita daude (367 etxek eskatu dute zintzilikatzekoak lekuz aldatzeko, eta 269ri aldatu zaie). Larrialdi guneak eta bilketa guneak berehala bukatuko dituzte, eta Garbigune probisionala ere egina izango da maiatzaren 9rako, Garbi­gu­nea egin bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!