astebete iraungo duen Dantzari Festa gaur hasiko da Hernaniko Ttarla dantza taldeko txikienen emanaldiarekin. Kaxkoan barrena ibiliko dira 12:30etatik aurrera. Euria egingo balu, Atsegindegin izango litzateke emanaldia. Eguerdian tarterik ez duenak, arratsaldean ere izango du emanaldiaz gozatzeko aukera; 17:00etatik aurrera. Ttarla dantza taldeaz gain, Gipuzkoako beste bost taldetako dantzarien saioa izango da. Eta eguna bukatzeko, erromeria 19:30etan. Bihar, berriz, Euskal Herriko 14 dantza talderen emanaldia izango da. Ondoren, guztiek Ikurriñaren dantza dantzatuko dute Plazan eta amaitzean, bazkaltzera joango dira. Erromeriarekin emango zaio egunari amaiera.
Euskal jantzien erakusketa datorren astean
Astelehenetik larunbatera bitarte, euskal jantzien erakusketa izango da Biterin, 17:00etatik 20:00etara. Horrez gain, asteazkenean, hitzaldi bat izango da Biterin bertan, 19:00etan. Gaia: baserritarren janzkerak; hizlaria: Ramon Garcia. Ostiralean, berriz, erromeria izango da Plaza Berrin, 18:30etan.
Festari amaiera datorren larunbatean emango zaio, eta horretarako, erromeria eta Burrunka dantza taldearen emanaldia izango dira. Emanaldirako sarrerak salgai daude Biterin, 5 euroan, eta Miguel Lujanbiok ere baditu.
gaurko eta biharko egitaraua
GAUR
12:30 Ttarla Dantzari Txikienak irteera eta dantza emanaldia. Kaxkoko kaleetan. (Euria egingo balu Atsegindegin).
17:00 Dantzari Txikien irteera eta dantza emanaldia Hernaniko kaleetan barrena.
Ttarla Hernaniko dantza taldea.
Egoipar Meaka Irungo dantza taldea.
Eskola Donostiako dantza taldea.
Trebeska Donostiako dantza taldea.
Astigar Astigarragako dantza taldea.
Ereintza Errenteriako dantza taldea.
19:30 Erromeria.
BIHAR
11:00 Kalejira kaleetan barrena Dantza ekitaldia auzo eta kaleetan. (Euria egingo balu Biterin).
13:30 Ikurriñaren dantza Plazan.
15:00 Bazkaria Atsegindegin.
18:00 Erromeria kaleetan.