«Kaxkoko 31 etxebizitzek onartu dute zintzilikatzekoak portal barruan jartzea»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 17a, 02:00

Udalak jakinarazi duenez, Kaxkoko 31 etxebizitzek onartu dute hondakinak portal barrutik jasotzea. Izaskun Txintxurreta ingurumen zinegotziaren esanetan: «Kaxkoko bizilagunei zintzilikatzekoak portal barruan jar­tzeko aukera eman genien eta hainbatek aukera hori baliatu dute. Normala da, bizilagunentzat aukera erosoena delako. Udalari kostu extra bat suposatzen dio, bilketa mantsotu egiten duelako portal barrura sartu beharrak. Baina Kaxkoko berezitasunak medio, asumitu beharreko kostua dela iruditzen zaigu». Datorren astean, apirilaren 20tik 22ra, Atez Ateko bulegoko hezitzaileak 31 etxebizitza horietatik pasako dira giltza eske. Udalak dei egiten die administratzaileei giltza prest eduki dezaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!