«Atez Atekorako ezik, sail guztietan murriztu da dirua eta horretarako, ez da azterketa zehatzik egin»

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 17a, 02:00

jose Ramon Chica Her­na­niko PSE-EE alderdiko boze­ramaileak jakinarazi du, bere alderdiak osoko zuzenketa aur­keztu duela 2010eko aurre­­kontu proiektuaren aurrean. Bere esanetan: «uste dugu atal ezberdinetako dirua murriztu aurretik, ez dela azterketa serio eta zehatzik egin herriaren egoe­rarena. Eta horren aurrean, sail guztietan linealki mu­rriz­tu da dirua, gai potoloa den Atez Atekoan izan ezik». Emandako azalpenak kon­tuan hartuta, aurrekon­tua aldatzeko eskatu dio Gobernu Taldeari.

«Ongintzarako igoera barregarria»
Chicak dio behar gehien du­tenei zuzendutako politikak bultzatu behar direla eta aurre­kontu honekin ez dela helburu hori lortzen: «On­gin­tza Patronaturako 64.000 euroko igoera barregarria aurreikusten da; kontuan izanda, iazko aurrekontua­ren antzekoa dela eta defizit egoeran itxi zela urtea, zalan­tza dugu kopuru hori nahi­koa izango ote den. Eta honek dakarrena da hain beharrezkoak diren etxez etxeko asistentziak murriztea edota ezin erabili izatea zaharren egoitza berria eta etxebizitza tutelatuak, ekipamendu falta dela eta». «Atez Atekoak 1.075.012 euroko kostua izango du» Atez Ateko bilketa sistemari dagokionez, Chicak azpi­ma­­­rratu du aurrekontuaren ara­bera, maiatzetik abendu­rai­no­ko kostua 761.532 euro izango dela, baina horri bilketaz arduratuko diren langileen kostua gehitu behar zaiola, «aurrekontuan agertzen ez dena». «Gobernu Taldeak pu­bliko egindako datuei erre­paratuta, 8 langile izango dira, horrek 313.500 euroko gastua esan nahi du. Beraz, urte honetarako aurrei­kus­ten den kostua 1.075.012 eurokoa da. Datu hori 2009ko 474.657 euroko kostuarekin konparatu behar da».

Errealitatetik urruntzen diren diru sarrerak
«Bitxia da diru sarrerei da­gokienez, krisi garaian egon­da, higiezinen sektorean ba­tez ere, lizentzia urbanis­ti­koak ematearekin diru sarre­rak %38,24 igotzea aurrei­kusten dela. Ikuspegia hau errealitatetik guztiz urrun­tzen da». Horrez gain, Lanpostu-Zerrendari dagokion ata­lean, Atez Ateko biltzaileen plaza berririk ez dela ager­tzen azaldu du Chicak eta langile horien baldintzak eta bete­be­harrak bertan agertu beharko lirate­keela dio. Horri lotu­ta, gaineratu du Lanpostu-Ze­rrendan sartu nahi dela Alka­tearen eta Patronatuen presi­denteen erabaki pertsonal bat Udaleko zenbait lan­gileren lan baldintzen inguruan. Besteak beste, horiek izan dira sozialistek azaldu di­tuz­ten zenbait puntu kon­tuan hartzeko eskatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!