Bihar goizean Argazki Rallya izango da Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 17a, 02:00

argazkizale guztiek goiz pasa ederra egiteko aukera dute bihar, gustoko duten horretan jardunean; hau da, argazkiak ateratzen. Izan ere, argazkilari profesio­nal, afi­zio­natu, heldu, gazte zein umeentzat Argazki Ra­llya izango da Herna­nin, bede­ratzigarren urtez. Izena emateko, bihar goi­zeko 09:00etatik 10:00etara izan­go da aukera Udaletxeko arkupe txikian. Helduek 3 euro ordaindu beharko di­tuz­te eta ume eta gaztetxoek, 14 urtera arte, adin hori barne, dohainik izango dute parte hartzeko aukera. Izen ema­tea­ren ostean, argazkiak ate­ratzeko kontuan hartu beha­rreko sei gaiak zeintzuk diren jakinaraziko dituzte. Hortik aurrera, argazkiak ateratzera.

Hamaiketakoa Txantxangorri elkartean
Argazki Rallya eguerdiko 13:30etan bukatuko da eta tartean atseden txiki bat egi­te­ko aukera ere izango da, Txantxangorri elkartean ha­mai­ketakoa antolatu baitute. Hori 11:30etan izango da. Argazkilari bakoitzak, ate­ra­­tako guztien artetik, 6 ar­gaz­ki aukeratuko ditu eta ar­gazki horiek Torres argazki­dendan deskargatu beharko ditu astelehen eta asteartean.

Biteriko erakusketaren ondoren, sari banaketa
Apirilaren 26tik 30era, argaz­kien era­kusketa egin­go da Bi­terin. Erakuske­taren az­ken egu­­­ne­an, ira­baz­leei sari­ak ba­na­tu­ko zaizkie. 20:00etan izango da Udaletxeko Pleno Aretoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!